Eraldaketan jardunaldiak

ZALANTZARI LEIHO BAT

TOPAKETA (9:30-13:30) + Ekitaldia (13:30)

Bi online saioetan edukiari buruz jardun eta gero, eta eraldatzen dugun horretan zalantzari leiho bat irekita, gure barruetan erreparatzera ausartuko gara.

Eszenatoki berri batera joateko ezinbestekoa da gaur egungoa zalantzan jartzea. Baina egiten al dugu hori bera geure buruekin? Norbanako gisa eta erakunde gisa, zenbateraino jartzen dugu zalantzan gaur egungo eszenatokia? Kuestionatzen al ditugu gutako bakoitzak geure buruari kontatutako egiak?

Kanpoan eragiteko barruan eraldatu behar dugu lehenengo, eta parte hartuko dugun guztioi barrura begirako bidaia bat egiten lagunduko digu Topaketak. Horretarako, barne eraldaketa esperientziak ekarriko ditugu inspiratzeko, eta coaching sistemikoaren bidez gure baitako lanketan jardungo dugu.

Ainhoa Lasa bidelagun izango dugu goiz osoan. Hainbat ariketa proposatuko dizkigu, ikuspegi sistemikoa oinarri hartuta barrura begira jartzeko, gure barruan galdera berriak aurkitzen laguntzeko.

Eraldaketan jardunaldiak egitaraua

JULEN MENDOZA PEREZ

Zuzenbidean lizentziatu, Nazioarteko Harremanetan espezializatu eta giza eskubideen alorrean lan egin zuen bere ibilbide profesionalaren hasieran nazioarteko erakundeetan. Gerora, ordea, tokiko erakundeetan jardun du 16 urtez, abokatu, teknikari eta azkenik Errenteriako alkate gisa.

2020. urtean bilbide berri bat abiatu zuen, gizarte berrikuntza bultzatzeko aholkularitza martxan jarrita. Enpresako Coach Ontologiko gisa formatu da Rafael Echeverriaren The Art of Business Coaching programan eta, besteak beste, lidergotza mota berriak eraikitzeko eraldaketa prozesuetan laguntzen du orain.

ARANTZA SANTESTEBAN PEREZ

Historialaria, zinegilea eta Lisboako unibertsitatean ikerlaria da Santesteban. Historian lizentziatu ondoren arteari eta zineari lotutako ikasketetan espezializatu da. Lisboako unibertsitateko Arte Ederren fakultatean bere doktorego tesia bukatzear da. 2012an abiatu zuen bere zinegile ibilbidea eta ordutik sari ugari jaso dituzte bere lanek.

Bere azken lanak, 918 GAU (2021) DocLisboa jaialdian pelikula onenaren saria jaso berri du, hain justu zalantzari leiho bat baino gehiago irekitzen dizkion lana da berau.

AMAIA ASUA ORUE

Publizitate ikasketak bukatu eta publizitate agentzia batean eman zituen bere lehen urteak. Horren ostean Kalitatea fundazioan lehenengo eta HAZI fundazioan gero, 20 urte baino gehiago daramatza lehen sektoreari lotutako gaietan murgilduta, marketin eta publizitate arduradun moduan.

2Bere lanari esker euskaraz ikasteko aukera izan zuen eta aukera aprobetxatuta, gaur gaurkoz euskaraz egiten du bere lanaren zati handi bat.

SATUR ORMAZABAL ZABALLOS

Panelfisa enpresako zuzendari lanetan damatza Ormazabalek ia-ia 30 urte. Bere interes pertsonalek eraman dute enpresa munduan, gure inguru hurbilean batez ere, horren erabiliak ez diren ikuspegi sistemikoa eta antzerako tresnak enpresako kudeaketarekin lotzera.

Automobilgintza sektoreko enpresa da Panelfisa, Tolosan kokatua eta 100 urte baino gehiagoko historia duena.